Kontroletan ziklomotorraren edo motozikletaren agiriak aztertuko dira eta baita isilgailuak homologatuta daudenetz. Irregulartasunen bat egotekotan ibilgailuaren gidariari IAT pasatzeko eskatzen diote. Hiru urtero beharrezkoa den azterketa hori eginda ez badago zirkulazio baimena kenduko diote gidariari, Trafikoko Zuzendaritzara bidali eta jabeari 10 eguneko epea emango diote IAT pasatzeko. Hori egin denaren egiaztagiriarekin Trafikoko Zuzendaritzak zirkulazio baimena itzuliko dio.
Ihes hodiak egoki ez daudenean edo homologatuta ez daudenean Udaltzaingoak zigor garrantzitsuak ipintzen ditu eta horri sarritan gertatzen da. Zarata kontrolatzeko kanpainaren amaiera data momentuz ez dago zehaztuta.