Asteazkenean Auzitegi Nazionalean agertzeko zitazioa jaso dute Sarasketa eta Terronesek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 11a, 23:08

Mitxel Sarasketa getxoztarrak eta Jagoba Terrones berangoztarrak zitazio bana jaso dute datorren asteazkenean, hilak 17, Espainiako Auzitegi Nazionalak makroepaiketak egiteko erabiltzen duen Casa del Campo delakoan agertzeko, Etengabek jakinarazi duenez. Zitazioetan aipatzen ez duen arren litekeena da deialdia 33/01 auziaren epaia jakinarazteko izatea. Auzi horretan, Amnistiaren Aldeko Batzordeen, Askatasunaren, Senideen eta Behatokiaren 27 lagun epaitu zituzten, beren militantzia dela eta "erakunde armatuko" kide edo laguntzaile izateko akusaziopean. Maitane Mendez durangarra eta Jordi Arredondo bilbotarrarekin gertatu bezala, Sarasketa libre uzteko eskatu zuen fiskalak, zazpi urteko prozeduraren ostean bere aurkako froga bat ere ez zuela. Terronesen aurka, berriz, 10 urteko espetxe zigorra eskatu dute. "Berria" egunkariaren arabera, dagoeneko 33/01 auziko 24 lagunek jaso dute zitazioa. Argazkian, epaiketako irudi bat / Etengabe.

Fiskalaren eskaerak:

13 urteko zigor eskaera:
Aitor Jugo
Juan Mari Olano
Julen Zelarain

10 urteko zigor eskaera:
Gotzon Amaro
Gari Arriaga
Alex Beaskoa
Jon Imanol Beaskoa
Josu Beaumont
Maite Diaz de Heredia
Arantza Estonba
Ainhoa Irastortza
Julen Larrinaga
Txema Olabarrieta
Jagoba Terrones
Jorge Txokarro
Iker Zubia
Gorka Zulaika
Xabin Juarist
Iñaki Reta
Asier Virumbrales
Julen Arzuaga
Iñaki Loizaga
Juan Antonio Madariaga
Ixone Urzelai

Absoluzio eskaera:
Maitane Mendez
Mitxel Sarasketa
Jordi Arredondo
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun