Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskal preso politikoen alde egunotan egingo diren hiru ekimenen berri eman du
Etengabe bitakoraren bidez. AAMk jakinarazitakoaren arabera, bihar, larunbata, "Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe!" lelopeko elkarretaratzea egingo dute Sopelako Udaletxe plazan. Hitzordua 13:00etan izango da, inguruan, Euskal Jaiaren azokan, ortuko produktuez gain, presoen aldeko taloak eta materialak erosi ahal izango direla. Bestalde, Ocaña I espetxeko "bizi-baldintzetan eta bereziki komunikazioetan jartzen dizkieten arazoengatik" irailaren 1etik aurrera
gose greban dauden presoei, tartean Paul Asensio algortarra (argazkian), sostengua emateko kartzelako zuzendariari eta espetxeetako idazkaritzari
gutunak idazteko ekimena abiatu dela jakinarazi dute. Ekimena presoek beraiek eskatu dute. Azkenik, igandean Donostiako estropada egunean deituta dagoen manifestaziora joateko Uribe Kostatik autobusa izango dela eta txartelak "ohiko lekuetan" har daitezkeela zabaldu dute.