Munduko txapela eskuratu dute binakako trinketean Kureneko bi pilotarik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 12a, 14:37

Inhar Ugarte atzelari getxoztarra eta Iker Gordon aurrelari sopeloztarra munduko txapeldunak izan dira berriki Txileko Santiagon egin den Nazioarteko Txapelketan, hain zuzen ere binakako trinketeko esku pilota modalitatean. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, "bikoteak aise irabazi zuen Beltran I-Beltran II bikote mexikarraren aurkako lehia". Partidaren iraupena 60 minututik gorakoa izan zen eta uribekostarrek 40 eta 24 irabazi zituzten aztekak. Finala nahiko erosoa izan zen Sopelako Kurene Pilota Eskolakoentzat partidaren hasierako zatian; gero mexikarrek hurbildu egin zitzaizkien markagailuan (26-19) eta hortxe egon ziren hurbilen. Orduan euskal bikoteak beste ahalegin bat egin eta irabazle izatea lortu zuen. Txapeldunak asteartean iritsi ziren Loiuko aireportura eta bertan senideak eta lagunak izan zituzten ongi etorria emateko. Argazkian, Ugarte ezkerrean eta Gordon eskuinean / Getxo.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun