Guztira, 20 postu izango dira azokan eskaintza zabala eta desberdina eginez. Hori horrela, ortuariekin Leioako Esther Izquierdo izango da, gaztarekin Orozkoko Malatsa eta Mendatako Erreketa, Artzentaleseko Pedro Galarreta eztiarekin izango da eta Gamizeko Pilar Etxeandia txakolinarekin. Ogia eta pastela, bestetik, Larrabetzuko Asier Bengoak eta Orozkoko Maria Aldaiek jarriko dute, txerrikiak Loiuko Jose Luis Urrutikoetxeak jarriko ditu, eta Maria Jesus Viteri leioaztarra izango da loreak saltzen.
Azkenik, beste mota bateko postuak ere izango dira eskaintza ahalik eta zabalena izateko; Zornotzako Jose Antonio Ares eskuz egindako egurrezko produktuak izango ditu salgai, Santoñatik Rakel Loiolak antxoak ekarriko ditu azokara, eta Bilbotik etorriko zaizkigu erroskilen postuak ere.