Ondizko jaien errepikapen eguna aitzakia hartuta, urteroko bakailao txapelketa famatua ospatuko da igande honetan, hilak 14, Leioako auzo horretan. Leioako Udalak jakinarazi duenez, "bertan inguruetako sukaldaririk onenak bilduko dira lehen postua eskuratu nahian Bizkaiko erara bakailao txapelketa gastronomiko honetan". Badaezpada ere, antolatzaileek sari ugariren bidez erakarriko dituzte hainbat lekuetako sukaldariak. Horrela, lehenengo 30 sailkatuek sari segurua eskuratuko dute. Gainera, lehenengo hamarrek garaikurra eta sari ekonomikoa ere izango dute. Kazola irabazlearen jabeak Leioako sari berezia hartzeaz gain, 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 170, hurrengoak 120, 100 eta 90, hurrenez hurren eta seigarrenetik 10.era 60na euro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!