Baina, Elortza inguruko txosnagunean kakarraldozaleez gain bestelako musikazaleentzako eskaintza izango da. Horrela, Demencia, Auskalo Non eta Luhartz taldeek eskainiko dituzten musika emanaldiak entzuteko parada izango da.
Egitaraua:
Irailak 12, ostirala
18:00 II. Urdulizko Skate eta Graffiti erakusketa Dj-ak lagunduta, Flow & Fayah irratsaioaren eskutik Urdulizko skate pistan.
20:30 Profesional mailako pala partidak Iparralde kiroldegian.
22:00 Trapu Zaharra taldearen “Vis a vis” antzezlana kultur etxeko areto nagusian.
23:30 Kakarraldo Sunsplash munduko musika jaialdia: Dave Barker (Jamaika), A.J. Franklin (Erresuma Batua), Alberto Tarin & Jazzin Reggae Band, Souls of Fire (Portugal), Chalwa Band (Urduliz) eta Mr. Shoe (Urduliz).
Irailak 13, larunbata
10:00 Kalejira.
11:00 Umeentzako parkea: Txu txu trena, puzgarriak, ludoteka, tailerrak eta jolas alternatiboak, Elortza eskolako patioan (euria izatekotan ekintzak Iparralde kiroldegian egingo dira).
11:30 Iratxo Gorria dantza taldearen emanaldia udaletxeko plazan.
12:00 Pin pon azkar txapelketa Elortza eskolako patioan (10 urtetik gorakoentzat).
12:30 Erronka nagusia: idi harrien eroatea Sistiaga eta Novasen eskutik udaletxeko plazan.
14:30 Herri bazkaria bertsolariek lagunduta udaletxeko plazan. Apuntatzeko, Txiki Barri eta Txiberri tabernetan, irailaren 1etik 9ra (10 euro bakoitzeko, 12 urte beherakoak dohainik).
17:00 Profesionalen esku pilota partidak Iparralde kiroldegian: 1go mailako partida: Titin III - Lasa III / Gonzalez - Zubieta.
20:00 Sardina jana eta sagardo festa, bertsolariek alaituta.
23:30 Kontzertuak Demencia, Auskalo Non eta Luhartz taldeekin.
Irailak 14, igandea
12:00 XI. Frontenis Bikote Txapelketako finalak (euria izatekotan parralde kiroldegian jokatuko dira).
16:00 Mus txapelketa Txiberri tabernan.
18:00 Areto dantzak eta ondoren play-backa Iparralde kiroldegian.
Jaien amaiera.