Auzoko jaietan kultur parte hartze handia izango du Udondo gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 12a, 20:25

Leioako Udondo auzoko jaietan hainbat ekimen burutuko du gaur eta bihar Udondo gaztetxeak. Kultur herrikoiarekin eta azken zazpi urteotan jator hartu duen auzoarekin duen konpromisoa erakutsiz, egitarau interesgarria landu egin dute gaztetxeko neska-mutilek. Gaur, ostirala, 19:30etik aurrera, lehiarik gabeko azoka jolas parte hartzaileak, "El sr. Ukelele" antzezlana eta jam session irekia izango dira. Bihar, larunbata, berriz, 14:30ean jaietako herri bazkaria prestatu dute, bazkalostean talde jolasak eta horma-irudiak izango direla. Gauean, ordea, iluntzeko 8etatik aurrera "Okupazioa ez da delitua!" lelopeko jaialdiak hartuko du gaztetxea. Amargor, Pabellon 314 eta Sagardole taldeek eskainitako kontzertuaren ostean hainbat disko jartzaile entzuteko parada izango da. Jaialdian aterako den dirua Pinki etxekoentzat izango da, okupatzeagatik urteko bateko zigorraren eta 240.000 euroko isun baten atarian daudenak. Bestalde, datorren urriaren 11n, lan egun antifaxista izango da gaztetxean, eta auzolanez gain pegatina azoka, herri bazkaria, kontzertuak eta hitzaldiak izango dira, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun