Lutxanako jaiak hasi dira dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 12a, 22:32

Arratsaldeko 7ak aldera abiatu dira Lutxanako jaiak, Erandioko udalerrian ospatzen diren azken auzo jaiak. Hortaz, datorren igandean Erandiko azken jai eguna izango da. Santiago Neira Kultur zinegotziak jaiak xumeak direla onartu arren, jai batzordearen merituak onartzen ditu, pasa den asteburuan Enekurikoekin egin bezala: "bi auzoetan egiten diren festa txikiak badira ere, adin guztietarako ekitaldiak egongo dira", baieztatu du Neirak. Bestalde, bihar, larunbata, Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) Astrabuduan izango da emanaldia eskainiz. “Ganbera Barrokoan” (txirula, biola, biolontxeloa eta klabezina) izenburupean, Josu Murueta kultur etxean egingo dute, 19:30etik aurrera, doako sarrerarekin (udaletxean jaso beharko dira). Argazkian, Erandioko Udal Musika Bandak igande eguerdian joko du.

Lutxanako jaiak

Irailak 12, ostirala

19:00 Txupinazoa.
20:00 Kale antzerkia.
21:00 Zinema aire zabalean.
22:00 Reggae kontzertua.
23:00 Soul kontzertua: La Soul.

Irailak 13, larunbata

10:00 Diana eta kalejira.
11:00 Paseoak zaldiz.
12:00 Igel toka txapelketa.
13:30 Triki poteoa.
13:30 Puzgarriak.
15:00 Herri bazkaria.
17:30 Txitxarrilloa.
18:00 Mus azkar txapelketa.
19:00 Haurrentzako tailerrak.
23.00 Dantzaldia.
01:00 Txikien mozorro lehiaketaren sari banaketa.
03:00 Nagusien mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Irailak 14, igandea

10:00 Diana eta kalejira.
11:00 Hildako auzokideen omenezko meza.
11:00 Hankapalu tailerra.
12:00 Erandioko Udal Musika Bandaren emanaldia.
13:30 Trikipoteoa.
17:00 Pailazoak.
18:00 Paseoak piraguan Asuatik barrena.
20:00 Txikientzako karaoke txapelketa.
21:00 Nagusientzako karaoke txapelketa.
22:30 Jaien amaierako traka eta zinema Lutxana Kultur Elkartean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun