Bizkaiko Antzinako Eskrimaren III Topaketa hartuko du bihar Erandiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 12a, 23:35

Bizkaiko Antzinako Eskrima elkarteak guda zelaia bihurtuko du bihar Altzagako polikiroldegia. Bertan, goizeko 10etatik aurrera kirol ikuskizun ezohiko eta guztiz ikusgarria erakutsiko du: Bizkaiko erdi aroko eskrima. Erakustaldia publiko eta doakoa izango da eta, gainera, nahi duenak oinaztarrak eta ganboatarren antza hartu ahal izango du ezpata eskuan. Izan ere, aurkezpenen ostean, ordu bateko ikastaroa emango dute elkarteko kideek nahi duenarentzat eta, ondoren, borrokaldiak hasiko dira, bi orduz luzatuko direnak. Beraz, parte hartzeko kirol arropa eta oinetakoak eta gogoak eraman baino ez da egin beharko. Arratsaldean, teknika ezberdinei buruzko hitzaldia eta erakustaldia egingo dute 5etatik aurrera. Ordu bat beranduago, antzinako eskrimarako hastapen ikastaroa eskainiko dute. Gainera, Bizkaiko sastakai bi zozketatuko dira. Iazko edizioan 30 lagun baino gehiagok parte hartu zuten, batzuk Aragoi edo Galiziatik etorri zirela. Argazkian, Berangoko Erdi Aroko Azokan egindako erakustaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun