Bihar, larunbata, eta etzi, igandea, Euskal Jaia izango da Sopelan. Musika, dantzak, gastronomia eta herri kirolak egongo dira, besteak beste. "Euskal ohiturak bizi nahi dituztenentzat saihestu ezin den hitzordua izango da", udal iturrien arabera. Larunbat goizean, udaletxe ondoan kokatutako Baserritarren Azokako salmenta-postuak irekiko dira, 10:00etan, ortuko ekoizkin onenak ezagutarazteko: barazkiak, frutak, lekak, gaztak, loreak, eztia eta pastelak dastatu eta erosteko aukera egongo da. Horrekin batera, goiz osoan zehar txalaparta jotzen ikasi ahal izango da. Eguerdian, berriz, gazta, barazki, lore eta fruitu lehiaketen sari banaketa izango da. Ondoren Uribe Bazterra Bandaren kontzertua hasiko da. Arratsaldean erromeria eta dantzak izango dira Patxi eta Konpainia taldearen eskutik. Honekin batera, aipatu azken orduko emanaldia lotu dutela Euskal Jaiaren lehenengo egunerako. Lehen aipatu musika saioaren ostean,
Maddi Oihenart (argazkian) kantari zuberotarrak abestuko du, 22:00etatik aurrera.