Uribe Kostako sei blogari, gutxienez, izango dira bihar, larunbata, Gasteizko Legebiltzarrean goizeko 10etatik 13:30era ospatuko den
Politika 2.0 inguruko politikari eta blogarien topaketan. Han izango dira, besteak beste, Blogosfera Jeltzaleko partaideak diren
Aitor Uriarte eta
Mikel Agirregabiria algortarrak eta
Ricardo Ibarra sopeloztarra;
Idoia Mendia PSE-EEko Barrikako zinegotzia eta Gazteizko legebiltzarkidea; Gorka Espiau
Konpondu.net-ez arduratzen den algortarra; eta
Juan Carlos Perez Getxoko EA inguruko blogaria. Guztira, 43 blogari izango dira, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak eta Rafa Larreina Mahaiko kidea eta blogari ezagunak hartuko dituztenak. Topaketetan politika parte hartzaileari buruz eta Internetek bide horretan eman ditzakeen aukerak hausnartu nahi dituzte. Agirregabiria eta Ibarra hitzaldi bana emango dute, saioa gehien bat espainieraz izango da eta
Twitter-ren bidez jarraitu ahal izango da. Argazkian, Mikel Agirregabiria ordenagailuan islatua /
(cc) Mikel Agirregabiria.