Abesbatzak polifoniako egilerik garrantzitsuenen musika abesten du: antzinakoa edo klasikoa, erlijiosoa edo profanoa, edozein arotakoa. Gainera, herrialde ezberdinetako piezak abesten ditu: musika garaikidea eta habanerak, euren herrialdeko konposizioak eta euren konposizio egilearen piezak.
Gaur egun 30 ahots daude abesbatzan: lehen tenoreak, bigarren tenoreak, baritonoak, baxuak, lehen sopranoak, bigarren sopranoak, mezzosopranoak eta kontraltoak.
Itsas Azoka eta argazki erakusketa
Musikaz gain, aurten publikoak "Getxo eta itsasoa" argazki erakusketaz gozatzeko aukera du Habanera Jaialdian. Erakusketa jaialdiko esparruan kokatu da eta bertan, itsasoari lotutako zenbait argazki egongo dira ikusgai. Halaber, beste nobedade bat egongo da aurtengo jaialdian: Itsas Azoka, hain zuzen ere. Besteak beste, azokan itsaskiak, bakailaoa, kontserbak eta oroigarriak erosi ahal izango dira Areetako Xake plazan igandera arte. Azokaren ordutegia honako hau da: 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 22:00etara. Igandean goizeko ordutegian baino ez da zabalduko.