Bi aste daramatza gose greban Paul Asensiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 15a, 13:05

Paul Asensio algortarra (argazkian) gose greban dago Ocaña I (Toledo, Espainia) espetxean irailaren 1etik. Bertako Euskal Preso Politikoen Kolektiboak "espetxeak ezartzen dituen mugek komunikazio batzuk garatzeko ezintasuna" eragiten dituztela salatu eta zuzendariak "arazoa konpontzeko inongo borondaterik" ez zuela ikusita, borrokaldiari ekin zion. Hain zuzen ere, algortarrari sostengua emateko kartzelako zuzendariari eta espetxeetako idazkaritzari gutunak idazteko ekimena abiatu du tokiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Ekimena presoek beraiek eskatu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun