Alternatibak bilatuko dizkiote kapitalismoari bihar eta etzi Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 15a, 13:50

Astearte honetan, irailak 16, 10:30ean, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan hasiko da Erik Olin Wright (argazkian) soziologo estatubatuarrak (Wisconsin Unibertsitateko Soziologia irakaslea, alegia) eskainiko duen hitzaldi-zikloa. "Envisioning real utopias" (Bideragarritasunezko utopiak susmatu) izenburu generikoa daramaten saioetan berdintasun eta kooperatibismo esperientziak aztertuko dira, bai teorian. bai praktikan, unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Halaber, sistema kapitalistarekin batera bideragarri diren eztabaidatu egingo da. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanotzak eta Koheslan-ek (Kohesio Socialerako Azterketa Taldea) antolaturiko saioak bihar eta etzi egingo dituzte, 10:30ean. Hitzaldiok ingelesez izango dira; gaztelaniarako aldibereko interpretazioa egingo da. Euskarari buruz, baina, ez dute ezertxo ere aipatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun