Sententziari aurre egiteko asteazkenerako mobilizazioak deitu ditu AAMk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 15a, 15:46

Mitxel Sarasketa getxoztarrak eta Jagoba Terrones berangoztarrak zitazio bana jaso dute asteazken honetan, hilak 17, Espainiako Auzitegi Nazionalak makroepaiketak egiteko erabiltzen duen Casa del Campo delakoan agertzeko. Zitazioetan aipatzen ez duen arren litekeena da deialdia 33/01 auziaren epaia jakinarazteko izatea. Auzi horretan, Amnistiaren Aldeko Batzordeen, Askatasunaren, Senideen eta Behatokiaren 27 lagun epaitu zituzten, beren militantzia dela eta "erakunde armatuko" kide edo laguntzaile izateko akusaziopean. Maitane Mendez durangarra eta Jordi Arredondo bilbotarrarekin gertatu bezala, Sarasketa libre uzteko eskatu zuen fiskalak, zazpi urteko prozeduraren ostean bere aurkako froga bat ere ez zuela. Terronesen aurka, berriz, 10 urteko espetxe zigorra eskatu dute. Asteazkenean auzipetuek sententzia jasoko dutelakoan, egun horretarako mobilizazioak deitu ditu herri guztietan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu Uribe Kostan non eta zein ordutan izango diren. Argazkian, epaiketako irudi bat / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun