Gizonezko bat zauritu da Erandion gertatutako auto istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 15a, 21:54

Gurutzeta ospitalera eraman behar izan zuten atzo I.B.O. izeneko gizonezkoa Erandion jazotako auto istripu baten ondorioz. Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, ezbeharra igandean, arratsaldeko 8ak aldera, gertatu zen, BI-637 errepidean, Erandioko udalerrian barrena. Ordu horretan, ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, Opel Corsa markako auto bat biratu egin zen, txilinbuelta eginez. Istripuan jazotako kolpearen ondorioz, pilotukidearen jesarlekuan zihoan gizonezkoa, I.B.O. bezala identifikatua, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten anbulantziaz, Ertzaintzak azaldutakoaren arabera. Argazkian, Gurutzetako ospitalea / Capitrueno.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun