Getxoko PP kexu agertu da gaur Begoña jauregian egitekoa den Barcelo kateko hotelerako lanak zazpi hilabeteko atzerapena metatu dutelako dagoeneko. Marisa Arrue bozeramaileak komunikatu baten bidez zabaldu duenez, "alkatearen proiektu-izarra da eta ez dakigu zeintzuk diren atzerapenaren arrazoiak". "Alkateak berak baieztatu zuenez, Gobernu taldeak proposatu zuen ekimena da, azken hamarkadetako inbertsio pribaturik garrantzitsuena izango baita: 40 milioi euro, 100 bat lanposturen sorrea eta zonaldean hain beharrezkoa den parking-a", azaldu du popularrak. Horregatik, Imanol Landak zuzentzen duen taldearen "apustu garbia izanik, Alderdi Popularretik gure kezka adierazten dugu 2008ko otsailean hasi behar ziren lanen atzerapenak direla eta. Euspen-horma eraikitze lanak orain dela zazpi hilabetez hasita egon behar ziren eta edonork ikus dezakeenez bertan ez da obrarik hasi", salatu du Arruek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!