Alkateak gogoratu duenez, "esan bezala, aldaketa horren tramitatzea ezarritako epeen arabera egiten ari da. Epe horiek 2008ko hasieran adostutako hasierako onarpenarekin jarri ziren martxan”.
Hala ere, alkatea pozik agertu da egitasmoaren aurrean Arrue popularrak agertutako kezkagatik “hilabete honetan bertan, bere aldeko botoekin, HAPOren aipatutako behin betiko aldaketa ahalbideratu ahal izango duelako, era horretan proiektua bultzatzen lagunduz”.