Getxok beste urte batez ekitaldi beteriko egitarauarekin egingo du bat ospakizunarekin, Inguruneko Tokiko Foroak diseinatuta eta norberaren ibilgailuak gehiegi erabiltzeak eragiten duenaren ganeko kontzientzia sortzeko helburuarekin. Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak adierazitakoaren arabera, “norberaren, erakundeen eta enpresen jokabideen aldaketa sustazera laguntzea izango da asmoa, ingurumen jasangarriago eta hobeago sortzeko lanean denok parte har dezagun“. Izan ere, ezin da ahaztu garraioa dela ajente kutsakorretako bat. Esate baterako, iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan motordun ibilgailuetan bidaiatzeak berotegi efektuaren gas isurketen laurdena eragin zuen eta horrek hazkunde handia suposatu zuen.
Hainbat gauza berri
Aurtengo gauza berrien artean, “Erosi Getxon autoa erabili gabe” lelopeko ekimena nabarmendu du zinegotziak, “ingurumeneko inpaktua murriztera eta hiri merkataritza sustatzera lagundu nahi duelako”. Horretarako, metroko sarreretan txartelak opatuko dira erosterakoan entregatzeko saltokietan, horrela bi biziketen zozketan parte hartuz. Bestalde, irailaren 18tik 20ra bitartean, arratsaldez, bizikletaz ibiltzen ikasteko aukera izango da. Aurretik izena ematen duten pertsonentzat autoak eraginkortasunez gidatzeko eskolak ere izango dira, horrek kutsadura murrizteko eta energia aurrezteko eragin zuzena baitu. Ikastaroa irailaren 21ean emango dute, 4 orduz, goizez edo arratsaldez, Getxoko Udaltzaingoa orain dagoen eraikineko geletako batean, Algortako Makaleta etorbidean. Interesatuek Udal Ingurumen Arloarekin jarri beharko dira harremanetan, e-postaz, ingurugiroa[abildua]getxo.net helbidean edo telefonoz, 944 660 191 zenbakian, plaza kopurua mugatua da eta.
Autorik gabeko egunak
Adin guztientzako ekitaldien egitarau osatuaz gain, "Aire garbia guztiontzat" lelopean, irailaren 21ean, igandean, Areetako gunea itxita egongo da trafikorako, denok bizikletaz edo patinez joaten disfrutatu ahal izateko; baita kirol anitzeko guneez, haurrentzako jolasez edo eskulanez eta abarrez ere. Era berean, irailaren 22an, astelehenean, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Eguna dela eta, Algortako eta Areetako herriguneak itxita egongo dira motordun ibilgailuentzat. “Kale horietan hainbat ekitaldi izango dira eta, horregatik, egun horretan udalerritik ibiltzeko beste garraiobide bat aukeratzeko eskatu nahi diegu herritarrei”, esan du Keltse Eigurenek.
Getxoko Udalak 35.000 liburuxka eta informazio orri eta txartel ugari banatzen dabil, Mugikortasun Iraunkorraren Astean antolatutako ekitaldien berri herritarrei eman eta horietan parte hartzera gonbidatuz. Aldi berean, getxoztarrei eskerrak eman nahi dizkie "ekitaldiak aurrera eraman ahal izateko egin beharreko aldaketak ulertzeagatik".