Haurrentzako hiru jolas gune berri edukiko ditu Leioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 16a, 14:15

Leioako Udalak erabaki berri duenez, udalerrian diren udal jabetzadun haur parkeak segurtasun gehiago emango dioten mantenimendu zerbitzu bat izango dute, maiztasun handiz egingo diren kontrolekin. Horrela, Leioako haur parkeek urte osoan zehar luzatuko den mantenimendua jarraituko dute, joko guztiek egoera onean izateko eta segurtasun neurriak mantendu daitezen. "Gurasoentzat ere lasaitasun gehiago emango dion neurria da hau. Kontutan izan behar dugu Leioa herri gaztea dela eta umeen presentzia gero eta altuagoa dela. Hori dela eta, hauek ere kaleko parte aktiboa bihurtzea lortu nahi dugu, hots, umeak kalean egotea eta horrekin gozatzea, gainontzeko herritarrak bezala, baina segurtasun neurri guztiekin", zabaldu dute udal iturriek. Haur parkeen mantenimendu aurrera eramateko, Gestalt enpresa aukeratu dute lehiaketa publiko baten bidez, Udalak zehaztu duenez. Horrela, 77.579 eurorengatik mantenimendu zerbitzu hau eskainiko die herriko haur parke guztiei, eta horretaz gain, hiru jolas gune gehiago ere jarriko ditu Leioan: Udondoko Boulevardean, Joaquin Achucarro plazan, eta Iturribide plazako 16 eta 17. zenbakietan. Argazkian, umetxo bat Euskal Etxeen plazako txirristan jolasean / Maritxu Teilagorri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun