Ugeraga bigarren gelditu da gazteen Errioxako Biran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 16a, 16:18

Ugeraga txirrindularitza taldeak bigarren tokia erdietsi du asteburu honetan Errioxan jokatu den gazteen birako taldekako sailkapenean. Sopeloztarrek ez zuten, baina, Dario Hernandez probako irabazlea zuen Madrilgo selekzioa garaitzen lortu eta 3'52-ra gelditu ziren. Era berean, Ugeragakoek bi lagun sailkatu zituzten lehenengo hamarren artean. Hori da Hernandezengandik 1'09"-ra bukatu ziren Ion Markel Etxegarai eta Juan Carlos Larrinagaren kasua. Emilio Ramos zuzendutako taldeaz harro agertu da Ugeraga kirol taldea, eta txirrindulariek lan ona egin dutela adierazi dute klubeko kideek. Bestalde, Garikoitz Bravo izan zen pasa den asteko astelehenean lehiatutako Urdulizko XXII Andra Mari Sari Nagusiko irabazlea. Azpiru-Ugarte taldekoak 2 ordu 27 minutu eta 26 segundo behar izan zituen 90 kilometroak egiteko, Egoitz Garciari sprint-ean nagusitu zitzaiola. Ugeraga-Suminan-Koplad-Uni2 taldeko Adrian Legasa bosgarren postuarekin kontentatu behar izan zen 2'36" galduta. Argazkian, Adrian Legasa / Carlos Biur - ciclismobizkaia.tk

Azkenik, pasa den igandean 200 bat txirrindularik parte hartu zuten Leioako Boulevard-ean burutu zen Eskola Ziklisten III Topaketetan. Berangoko Txirrindularien Elkarteak antolatu zuen ekimena. Goizeko 11etatik 13etara 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak aritu ziren gehien gustatzen zaien kirolean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun