Hilabete bat desagertuta dabilen agure bat topatzeko laguntza eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 16a, 16:50

Aste Nagusian Bilbon desagertu zen 92 urteko agurea topatzeko laguntza eskatu die herritarrei Ertzaintzak. Agureak Jose Fernandez Ruiz du izena eta abuztuaren 19an desagertu zen, eguerdiko 12:10ak aldera ikusi zutela azkenekoz, Mazarredo zumarkaleko 12. zenbakiaren parean. Adinekoak gorpuzkera arrunta du, arraza zurikoa da, eta 1,60 metroko altuera eta 58 kilogramoko pisua ditu. Ile zuri eta leuna dauka, baina buruaren aurrealdean burusoila da. Begi marroiak ditu. Desagertu zenean, Fernandezek "mila marra" estiloko alkandora urdin bat, eta praka eta jaka grisak zeramatzan soinean. Norbaitek albisteren bat edo pertsona hori non dagoen argi dezakeen daturik izango balu, 944 063 588 telefonoaren bidez Bilboko Ertzain-etxearekin harremanetan jar dadila eskatu du Herrizaingo Sailak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun