San Nikolas eta Getxo Antzokia plazetan Erdi Aroko kanpamendua eraikiko dute, denda, zalditegi eta abarrekin, eta hainbat saio eta ikuskizun egongo dira. Halaber, tabernetan eztarria busti ahal izango da eta, krepe-dendan, indarrak berritu, tailerrak (marmola, grabatua, harria eta zeramika) bisitatu ondoren. Azkenik haurrentzako ludotekan ederto pasatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Tangora plazako txoko esoterikoan, berriz, igarpen artea eta magia izango dira nagusi: tarotistek etorkizunak dakarkiguna jakinaraziko digute. Bestalde, azoka arabiarra eta Erdi Aroko ogi labea Telletxen eta Kasinon egongo dira, hurrenez hurren.
Kale animazioa
Hala ere, Getxoko Erdi Aroko azoka "salmentarako bakarrik ez" dela argitu nahi izan du Kultur zinegotziak. Azaldu duenez, orduko pertsonaia ugari ibiliko dira, aktoreek antzeztuta: bufoiak, malabaristak, koblakariak, musikariak, magoak, itsua eta itsumutila, eskaleak, komedianteak, soldaduak, fakirrak eta suge-hezitzailea, besteak beste. Zenbait antzezpen egingo dituzte, orduko azoketan zeuden giroa eta gertaerak erakutsiz. Horietako batzuek antzezpenen ordua eta tokia jakinaraziko dituzte. Kale eta plazak ere modu berezian apainduko dira azoka egiteko. Armarriak, banderak, zutoihalak, lastoa, belar usaindunak... ipiniko dira, bisitariak Erdi Arora eramateko. "Finean, Getxoko Erdi Aroko Merkatua iragana bizitzeko aukera ezin hobea dugu, jai giroan. Bisitariek modu aktiboan parte hartzen dute eta gainera artisautzako produktuak eros daitezke", Iturberen arabera.
Irailaren 19tik 21era, Algortako erdialdea Erdi Aroko herri bilakatuko da. Hiru egun horietan, garai horretako lanbideetako tailerrez beteko dira kaleak. Jendeak hainbat produktu erosi ahalko ditu: larruzkoak, espartzuzkoak, argizarizkoak, zurezkoak, urrezkoak, jostailuak, oinetakoak, sendabelarrak... Guztira, 110 salmenta postu egongo dira, Koldo Iturbe Kultur zinegotziak jakinarazitakoaren arabera. Gainera, herri sukaldaritzak ere bere lekua izango du. Eta artisauak lekuan bertan lanean ikusteko aukera ere egongo da. Ohikoa denez, zenbait gune egongo dira azokan. Hain zuzen ere, Erdi Aroko kanpamentua (San Nikolas eta Getxo Antzokia plazak) eta txoko esoterikoa (Tangora plaza) dira aurtengo berrikuntzarik nabarmenenak. Horietako bakoitzean zaldunen garaiko eguneroko bizitza antzeztuko dute aktoreek eta publikoak horiekin elkar jardun ahal izango dute. Horretaz gain, aurtengo ferian tradiziozko artzaintza ezagutu ahal izango da, artalde batek kaleak zeharkatuko baititu (larunbatean, 18:30ean, San Nikolasetik abiatuta), abelbide modura. Honako hau izango da