Mitxel Sarasketa aske uztea eskatu zituen fiskalak, Jagoba Terronesentzat, ordea, 10 urteko zigorra eskatu zuen bere militantzia dela eta "erakunde armatuko" laguntzailea zelakoan.
33/01 auziaren sententziari aurre egiteko mobilizazioen egitaraua:
Irailak 17, asteazkena
- 20:00etan, Berangon, manifestazioa.
- 20:00etan, Leioan, manifestazioa.
- 20:00etan, Urdulizen, elkarretaratzea.
- 20:00etan, Sopelan, auto karabana.
- 20:30ean, Algortan, manifestazioa.
- 20:30ean, Plentzian, elkarretaratzea.
- Itzubaltzeta / Romon, agitazio eta propaganda.
Irailak 18, osteguna
- 20:00etan, Berangon, kontzentrazioa.
Irailak 19, ostirala
- 20:00etan, Berangon, manifestazioa.
- 20:00etan, Itzubaltzeta / Romon, manifestazioa.
- 20:00etan, Leioan, kontzentrazioa.
Bihar, asteazkena, goizeko 10etatik aurrera irakurriko dute Madrilen 33/01 auziaren epaia. Bertan izango dira Amnistiaren Aldeko Batzordeen, Askatasunaren, Senideen eta Behatokiaren 27 auziperatuak, tartean Mitxel Sarasketa getxoztarra eta Jagoba Terrones berangoztarra. Uribe Kostan, ordea, sententziari aurre egiteko 11 mobilizazio deitu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Asteazkenean bertan, manifestazioak egingo dituzte Berangon eta Leioan, 20:00etan, eta ordu beranduago Algortan. Urdulizen eta Plentzian elkarretaratzeak egingo dituzte, 20:00etan eta 20:30ean, hurrenez hurren. Sopelan auto karabana izango da, 20:00etan, eta Itzubaltzeta / Romon auziari buruzko informazioa banatzeko hitzordua jarri dute. Ostegunean, kontzentrazioa egingo dute Berangon, arratsaldeko 8etan. Ostiralean, martxa bana egingo dute Itzubaltzeta / Romon eta Berangon eta Leioako auzokideek elkarretaratzea izango dute, hiru mobilizazioak 20:00etan izango direla. Argazkian, epaiketako irudi bat /