Zabalik dago Areetako ludotekan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 16a, 23:21

Areetako ludotekan 2008/09 ikasturterako izena emateko epea astelehenean zabaldu zuen Getxoko Udalak eta eskainitako toki guztiak bete arte egongo da zabalik. Ludotekak 5 urtetik 10 urtera bitarteko umeei ematen die zerbitzua. Bi txandetan antolatuta dago: 17:00etatik 18:30ak arte, 5 eta 7 urte (2001, 2002 eta 2003an jaiotakoak) artekoentzat, eta 18:30etik 20:00ak arte, 8 eta 10 urte (1998, 1999 eta 2000an jaiotakoak) artekoentzat. Bazkideek ludotekaren zerbitzua 2009ko ekainaren 30ra arte erabili ahal izango dute. Ikasturte osorako tasa 40 eurokoa da. Errenta gutxiko familien kasuan, berriz, 10 eurokoa. Eta familia ugarien kasuan, 3 seme-alaba dituztenek 30 euro ordainduko dute eta lau seme-alaba edo gehiago dituztenek 24 euro. Izena eman nahi dutenek inskripzio-orria ludotekan bertan, Areetako Eskoletako plazan, hartu eta ondoren udalerriko Herritarrak Artatzeko Bulegoetan entregatu beharko dute. Informazio gehiago 944 660 355 telefono zenbakian. Argazkian, hainbat ume ludotekan jolasten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun