Gizakia Fundazioak “Hegan arriskurik gabe” jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntzaz. Helburua "drogen kontsumoa ekiditeko, herritarrei aholkuak toki atsegin batean ematea (Algortako Ereaga hondartzan)" izango da, tokiko iturriek prentsa ohar bidez azaldu dutenez. Ekimena larunbat honetan, irailaren 20ean, egingo dute, 10:00etatik 15:00etara; eta herritar guztiei orokorrean eta bereziki haurrei, nerabei eta horien familiei egongo da zuzenduta. Horregatik, kometen hegaldia, marrazketa eta kometak egiteko tailerrak, gaztelu puzgarriak, tirolina, eskalada murrua eta batuka dantzari buruzko tailerra antolatuko dituzte. Gainera, Gizakia Fundazioko adituek drogen kontsumoaren gaineko zalantza eta galderei erantzungo diete eta liburuxkak banatuko dituzte. Argazkian, ezezagun bat porroa egiten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!