Asier Sellan: "kulataz kolpea eman, lurrera erori eta esku-burdinak jarri zizkidaten"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 17a, 16:11

Manifestazioak ertzainen ilararekin topo egin zuenean atxilotu ninduten. Manifestazioa mozten saiatzen eta bultzatzen aritu zen Ertzaintza. Une horretan ertzainek andre bat jo zuten, eta inguruan geundenak buelta eman eta gerturatu egin ginen, emakumea nola zegoen ikusteko. Ertzainak orduan atzetik etorri eta kolpeka hasi ziren. Niri kulataz kolpe bat eman eta lurrera bota ninduten, bertan esku-burdinak jarri eta listo, atxilotuta. Beraien atestatuan 14:07an gertatu zela jartzen du. Kamera mordoa zegoen ni eta beste atxilotua grabatzen, eta ertzainek azkar eraman gintuzten furgoira irudiak ekiditeko. Arratsaldean, medikuarenera eraman ninduten; jasotako kolpeengatik bizkarreko mina nuen eta bertan pilulak eman zizkidaten. gaur ere minez nago, lepoaldea batez ere minduta dut. Gaua komisaldegian pasako genuela esan ziguten baina azkenean, 21:30ak aldera, nire gauzak eman eta aske utzi ninduten. kanpoan nire lagunak zeuden zain eta arratsaldean zehar birritan identifikatu zituzten komisaldegi inguruan. Argazkian, Sellanen atxiloketaren irudi bat / Askatu.org.

Asier Sellanek "Gara" egunkariari egindako adierazpenak

Sellan Areetako gaztea igandean atxilotu zuten presoen alde egindako manifestazio ilegalizatuaren inguruetan eta egun berean, gauean, askatu zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun