Baque Torneoan lehiatuko da Iker Gordon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 17a, 16:16

Iker Gordon Sopelako Kurene Pilota Eskolako kideak gaur Iurretan abiatuko den Baque Torneoaren gazteen atalean hartuko du parte. Txapelketak ospe handia dauka esku pilota munduan eta hodei urte baino gehiagotan bidea ireki die profesionaltasunera jauzia egin duten pilotari gazteei. Oier Zearra, Andoni Eguskiza, Rober Uriarte, Imanol Agirre edo Pablo Berasaluze horren adibide batzuk baino ez dira. Gainera, Aspe zein Asegarce enpresetako behatzaileek torneoari erabateko jarraipena egiten diote. Iurretan banaka eta partida bakarrera arituko dira 24 gazte eta horrenbeste kadete, gaur eta azaroaren 30a bitartean. Jokalariak seiko taldetan banatuta daude eta Gordonekin batera Sestaoko Perez, Merino errioxarra, Domeka urtuellarra, Arrigorriagako Martin, Galarza bilbotarra eta Perez arabarra lehiatuko dira, finalaurrekoetarako txartela helburu. Argazkian, Gordon eskuinean, alboan Inhar Ugarte duela. Biek munduko txapela eskuratu zuten berriki Txileko Santiagon egin zen Nazioarteko Txapelketan, binakako trinketeko esku pilota modalitatean / Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun