Epaia irmoa izan arte baldintzapean aske utzi dute Jagoba Terrones

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 17a, 19:34

33/01 auzian zigortutako 21 lagunetatik 13 berehala espetxeratzeko agindu du Teresa Palacios zuzendutako epaimahaiak; Soto del Realen, hain zuzen ere. Bien bitartean, Jagoba Terrones berangoztarra eta beste zazpi lagun baldintzapean aske utzi dituzte epaia irmoa izan arte eta astean behin epailearen aurrean agertu beharko dira. Bestalde, Iñaki Reta bilatu eta atxilotzeko ere agindu dute, goizean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzan agertu ez delako. Azkenik, Aministiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna legez kanpokotzat jo ditu epaimahaiak eta desegiteko agindu du. Fiskaltzak 10 urte eskatu zituen arren, Terronesi 8 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak. Argazkian, Mitxel Sarasketa getxoztarrari eta Terrones berari babesa agertzeko, orain pare bat hilabete Berangon egindako agerraldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun