Dozenaka herritarrek salatu dute AABren kontrako epaia Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 18a, 15:24

Jagoba Terrones eta Berangotik Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzara hurbildutako lagunak bueltan zirela, 35 lagun elkartu ziren Gudarien plazan (argazkian), Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) kontrako epaia salatu eta Terrones berari eta zigortutako gainontzeko 20 herritarrei elkartasuna adierazteko. Berangoztarrari 8 urteko espetxe zigorra ezarri diote eta, epaia irmoa izan arte, baldintzapean aske utzi dute. Mitxel Sarasketa getxoztarra, berriz, libre geratu da kargurik gabe. Beraren aurkako akusazioa erretiratu egin zituen fiskalak epaiketa amaitzean. Dena dela, 120 bat algortarrek ere 33/01eko auzipetuei keinu egin zieten, Telletxe plazan egindako kontzentrazioan. Bestalde, Leioan (65 lagun), Itzubaltzeta / Romon (50 lagun) eta Urdulizen (8 lagun) ere mobilizazioak egin zituzten. Azkenik, Sopelako kaleetan zehar egindako kotxe karabanan 15 ibilgailuk baino gehiagok parte hartu zuten. Gaur ere kontzentrazioa egingo dute Berangon, 20:00etan. Bien bitartean, Erandion 14 lagun elkartu ziren astelehenean, Jon Bilbao Mororen askatasuna aldarrikatzeko. Atzoko argazki gehiago hemen ikus daitezke.

Ostiralean, martxa bana egingo dute Itzubaltzeta / Romon eta Berangon eta Leioako auzokideek elkarretaratzea izango dute, hiru mobilizazioak 20:00etan izango direla.

33/01 auziaren sententziari aurre egiteko mobilizazioen egitaraua:

Irailak 18, osteguna
- 20:00etan, Berangon, kontzentrazioa.

Irailak 19, ostirala
- 20:00etan, Berangon, manifestazioa.
- 20:00etan, Itzubaltzeta / Romon, manifestazioa.
- 20:00etan, Leioan, kontzentrazioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun