Zigor Goikoetxearen isolamendua salatzeko protestak egin dituzte Navalcarneron

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 18a, 16:12

Navalcarneron (Madril, Espainia) dauden euskal preso politikoek hainbat protesta egin dituzte espetxe barruan, Zigor Goikoetxea getxoztarraren egoera salatu eta isolamendutik atera dezaten eskatzeko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Baita protestak egiteagatik denak zigortu egin dituztela zehaztu ere. Goikoetxea isolamenduan dago, ziega barruan beste inorekin egotekotan beste preso politiko batekin egoteko aldarrikatzeagatik. Navalcarneroko espetxean 14 euskal preso politiko daude gaur egun, eta Joseba Elorriaga algortarra ere horien artean. Argazkian, Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko, abuztuaren 26an egindako manifestazioa / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun