Leioako Artea merkataritza gunean aurkeztu zituzten (argazkian), atzo arratsaldean, Euskadiko Ligako Ohorezko Mailan arituko diren
Getxo Rugby taldeko jokalari eta entrenatzaileak. Aurtengo berritasunen artean, Javichin Diaz Paternain "Jabitxin" aski ezagunak eta Jose Luis Martinez "Karra" beteranoak beteko dute Asier Basterretxeak urte betez egindako lana, taldea zuzenduz. Imanol Landa alkateak parte hartu zuen ekitaldian, aurtengo jokalari berrien izenak ere ezagutzera eman zituzten: Rodrigo Nieto eta Carlos Alejandro Elder argentinarrak eta Lee Williams galesa fitxatu dituzte, hurrenez hurren. Agustin Martinez "Tintxu" klubeko presidenteak adierazi zuenez, "gutxienez, iazko emaitzak berdintzen" ahaleginduko dira. Aurreko denboraldian, bosgarren postua erdietsi zuen Getxo Rugbyk eta kopako finalerdietara ere heldu zen. Gauzak horrela, igande honetan, irailak 21, izango dute euren maila frogatzeko aukera getxoztarrek; 12:00etatik aurrera, Donostiako Anoeta kiroldegian, Bera Beraren aurka jokatuko duten norgehiagokan.
Argazki gehiago hemen ikus daitezke.