Jone Uriak bertso irudikatuak eskainiko ditu ostegunean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 19a, 16:07

Bertsoak eta bat-bateko irudiak elkartuko dituen 3DBertsoak izeneko ekimenean parte hartuko du datorren ostegunean, hilak 25, Jone Uria bertsolari algortarrak. Hitzordua Bilboko Zazpi Kaleetako burtsa zaharreko eraikinean izango da, arratsaldeko 7etan. Gainera, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako saioak protagonista gehiago izango ditu eta hor arituko dira, Uriarekin batera, Eñaut Intxaurraga, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkano bertsolariak. Laurek Igor Meñika marrazkilariak bat-batean sortuko dituen irudien harira egin beharko dute bertsotan. Saioak azken protagonista bat izango du, Xabi Paya algortarra, itzalpetik bertsolariei zein marrazkilariei gidoiaren bidez bertso-trama irudikatuaren norabidea markatuko diena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun