Ezker abertzaleak eta herritarrek Getxoko Udalari aurkeztu zizkioten galdapenek emaitzarik lortu ez eta, azkenean, Alango kaleko hiltegi zaharra bota egin dute. Herenegun hasi eta gaur eguerdian amaitu du bere lana hondeamakinak, metro batzuk aurrerago tokiko agintariak eta Eusko Jaurlaritzakoak Algortako osasun zentro berria inauguratzen ari ziren bitartean. Ez dira gutxi izan, tristura aurpegian antzematen zitzaiela, triskantzari begira espaloian gelditu diren lagunak. Izan ere, XIX. mendeko eraikinak hiltegi izateari utzi zion aspaldi eta, horren ostean, kirola egiteko egokitu zuten. Ez dira gutxi izan urteetan zehar bertan saskibaloian, pilotan eta frontenisean aritu diren auzoko neska-mutilak. Besteak beste, babes ofizialeko 38 etxebizitza egiteko erabiliko du orubea Udalak.
Argazki gehiago hemen ikus daitezke.