Getxoko Udalbatzak onartutako bi mozio eta Gasteizko Legebiltzarrak baietsitako legez kanpoko proposamenari jarraiki, Ibaizabalgo eskumalderako ospital berria Getxo udalerrian eraikitzea, aurrez aurre eskatu dio Gabriel Inclan Osasun sailburuari Marisa Arrue tokiko PPren bozeramaileak. Algortako Alango kaleko osasun etxea inauguratzeko ekitaldian izan dira biak (argazkian). Zentro berri hori zabaldu izana "pozik" hartu du zinegotzi popularrak, "Bidezabal eta Areetako anbulatorioak gainezka zeudelako". Hala ere, Uribe Kostarako ospitala udalerrian jartzea "getxoztar gehienen nahia" dela agertu dio Inclani Arruek;
Urdulizen egitekoa den Sendatze Handiko Ospitale Zentroa "nahikoa ez" delakoan. Osasun arduradunak, baina, "beharrizanez, inolako azterketarik eskuan izan gabe hitzegitea" egotzi dio Getxoko PPren buruari. Arrueren arabera, "400 ohedun ospitala" (Urdulizkoan ez da oherik egongo) behar du eskualdeak eta "Getxo udalerrian inon baino hobeto".