Erandio eta Leioako kaleak musikaz beteko dira gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 19a, 19:23

Basaurin eta Sestaon bezala, gaur iluntzean abiatuko da Erandion eta Leioan Musikale Nazioarteko Kaleko Musikarien VIII. Topaketa. Gauzak horrela, 19:30etik aurrera, Erandio Landan barrena ibiliko dira PerFusion (Euskal Herria, 15 musikari) eta Albokale (Euskal Herria, 7 musikari) taldeak. Ordu berean, Proyecto Acunarte y Palo Q'Sea (Kolonbia, 21 musikari) eta Les Enjoliveurs (Frantzia, 7 musikari) bandek hartuko dituzte Leioako kale bazterrak. Bitartean, Boulevard leioaztarrean Musika Egituren Parke Nagusia izango da, txikiek eta ez hain txikiek musikarekin jolasten goza dezaten. Argazkian, igandean, Altzagan (12:30) eta Leioan (18:00) zehar ibiliko den Mademoiselle Orchestra. Orotara, Frantziako 8 musikarik osatzen dute.

Hilaren 19tik 21era arte, Erandio eta Leioako kaleak musikaz beteko dituzte nazioarteko hainbat musika taldeek (pdf), besteak beste, Frantzia, Ingalaterra, Kolonbia, Andaluzia, Herrialde Katalanak, Galizia, Espainia edo Euskal Herrikoek. Izan ere, udalerri horietan zein Basaurin eta Sestaon ospatuko da Musikale Nazioarteko Kaleko Musikarien VIII. Topaketa. Ekitaldi horrek musika-forma guztiak ikutzen saiatzen da berrikuntza eta zabalkunde artistikoa ere sustatzen duela. Helburua, dena den, ohikoa da musikaren bitarteaz beste herrialde batzuk ezagutu, gozatu eta haietaz ikasteko aukera izatea. Erandion hiru ibilbide izango dira, Erandio Landan, Altzagan eta Astrabuduan. Leioan, berriz, bi ibilbide jarri dituzte, biak herrigunean barrena. Horretaz gain, hilaren 19an eta 20an, Musika Egituren Parke Nagusia izango da Boulevard-ean, txikiek eta ez hain txikiek musikarekin jolasten goza dezaten. Aipagarria da ere aurten Erandioko Udal Musika Bandak kontzertuak emango dituela lau udalerrietan.

12 talde

Guztira, 12 musika talde izango dira Musikalen: batzuk ohiko soinu herrikoiekin, Galiziako Gaitas de Naron Banda izan daitekeena edota Murtziako Aguilanderoak; Indiako soinuak eta dantzak dakarkigutenak (Bhangra erritmoekin eta metal moldaketekin, jazzaren eraginak, eta munduko beste musika batzuk); Frantziar taldeak –hauetariko bat emakumeez osatutakoa– musika eta antzerkia uztartzen dituztenak, gure kaleei bizitza emanez; edota Kolonbiako erritmoak izaera sozialeko proiektu batetik eratorritakoak.

Ezin ahaztu ditzakegunak euskal erritmoak dira, horregatik izango ditugu alboka, panderoa eta atabala, perkusio taldeak eta funky zein erritmo eklektikoak nahasten dituztenak. Horrela 160 musikari baino gehiagok osatutako festa hau ikusteko zain izango da Leioako eta Erandioko publikoa. Horrela, hiru egunetan zehar Leioako txoko guztiak kaleko musikaren bizitasunarekin bustiko dira. Leioa, Erandio, Sestao eta Basauriko Udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila, BBK eta Metro Bilbaoren laguntza izan dute, munta handiko ekimena abiatzeko. Izan ere, soilik Leioako aurrekontua 42.825 eurotara heltzen da.

Musikaleren egitaraua Erandion eta Leioan:

Irailak 19, ostirala, 19:30ean:
- Leioan zehar, Proyecto Acunarte y Palo Q'Sea (Kolonbia, 21 musikari) eta Les Enjoliveurs (Frantzia, 7 musikari).
- Leioako Boulevardean, Musika Egituren Parke Nagusia (30 egitura).
- Erandio Landan zehar, PerFusion (Euskal Herria, 15 musikari) eta Albokale (Euskal Herria, 7 musikari).

Irailak 20, larunbata, 12:30ean:
- Leioan zehar, La Banda de Brallan (Andaluzia, 11 musikari), Proyecto Acunarte y Palo Q'Sea (Kolonbia, 21 musikari) eta Les Enjoliveurs (Frantzia, 7 musikari).
- Leioako Boulevardean, Musika Egituren Parke Nagusia (30 egitura).
- Astrabuduan zehar, Banda de Gaitas de Naron (Galizia, 35 musikari), Albokale (Euskal Herria, 7 musikari) eta Vatua L'Olla (Katalunia, 8 musikari).

Irailak 20, larunbata, 19:30ean:
- Leioan zehar, Banda de Gaitas de Naron (Galizia, 35 musikari), Albokale (Euskal Herria, 7 musikari) eta Vatua L'Olla (Katalunia, 8 musikari).
- Leioako Boulevardean, Musika Egituren Parke Nagusia (30 egitura).
- Altzagan zehar, La Banda de Brallan (Andaluzia, 11 musikari), Proyecto Acunarte y Palo Q'Sea (Kolonbia, 21 musikari) eta Les Enjoliveurs (Frantzia, 7 musikari).

Irailak 21, igandea, 12:30ean:
- Leioan zehar, Bollywood Brass Band (Ingalaterra, 10 musikari), Perfusion (Euskal Herria, 15 musikari) eta Erandioko Udal Musika Banda (Euskal Herria, 32 musikari).
- Altzagan zehar, Les Costards (Frantzia, 9 musikari), Los Aguilanderos de Murcia (espainia, 10 musikari) eta Mademoiselle Orchestra (Frantzia, 8 musikari).

Irailak 21, igandea, 18:00etan:
- Leioan zehar, Les Costards (Frantzia, 9 musikari), Los Aguilanderos de Murcia (espainia, 10 musikari) eta Mademoiselle Orchestra (Frantzia, 8 musikari).
- Astrabuduan zehar, Bollywood Brass Band (Ingalaterra, 10 musikari), Perfusion (Euskal Herria, 15 musikari) eta Erandioko Udal Musika Banda (Euskal Herria, 32 musikari).

Ibilbideak:
- Leioa A: Kultur Leioa / José Ramón Aketxe Plaza / Estartetxe / Iparragirre /Jose Ramon Aketxe Plaza.
- Leioa B: Kultur Leioa / José Ramón Aketxe Plaza / Boulevard / Ikea Barri Plaza / Sakoneta Kiroldegia.
- Erandio Landa: Euskadi plaza / Goikoako San Jose / Ibañez de Betolaza / Elexalde.
- Altzaga: Kiroldegia / Tartanga / metroa / Geltoki etorbidea / Jado / Ibarra / Obieta / Irailaren 23a plaza.
- Astrabudua: Josu Murueta plaza / Bilboko Kontsulatua / Etxegorri / Lurberri / Trabudu plaza / San Lorentzo / Jose Andres Mendiguren plaza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun