Bizikleta ibilaldia egingo dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 19a, 20:02

Irailaren 22an, Europako herrialdeetan ospatzen den Autorik Gabeko Egunaren harira, iganderako (hilak 21) adin guztietako lagunentzako bizikleta ibilaldia antolatu du Sopelako Udalak, Ugeraga kirol elkartearen laguntzaz. Besteak beste, 11:00etan abiatuko dira Udaletxeko plazatik eta Sipiri, Mendieta, Zaldukanpo eta Sabino Arana kaleak zeharkatu beharko dituzte parte hartzaileek toki berberera iristeko. Egunean bertan izena eman beharko da eta kaskoa ez ahazteko gogoratu dute antolatzaileek. Bitartean, bihar ere hainbat jarduera egongo dira Iturrieta parkean: umeentzako ekintzak (bizikleta, patinak, trizikloa, pedalkako autoak...), trebezia jokoak eta kirol gunea (hockey, badminton, minigolf...), hurrenez hurren. Horien ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17;00etatik 19:00etara izango da. Igande arratsaldean, berriz, bide hezkuntza zirkuitoa, Dino bike zirkuitoa eta tailerrak izango dira Iturrietan, 17:00etatik 20:00etara arte. Argazkian, adin ezberdinetako lagunak bizikleta gainean / (cc) Planeta Inopia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun