Bi agure zauritu dira Erandion izandako auto istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 19a, 21:57

Portugaleteko bi agure ospitaleratu behar izan dituzte arratsaldean, Erandion izandako auto istrupu baten ondorioz. Ezbeharra Avanzadaren paraleloa den Bi-738 errepidean jazo da, 16.30ak aldera. Ordu horretan agureak bidaiatzen zuten Citroen Xsara markako autoa irauli egin da Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ondoren, suhiltzaileek esku hartu behar izan dute zaurietako bat auto batetik atera ahal izateko. Geroago, 73 eta 71 urteko bi agureak anbulantziaz eraman dituzte Gurutzetako ospitalera. Ordutik aurrera auto ilarak sortu dira errepide horretan zein Avanzadan (Bi-637), Getxoko norabidean. Bestalde, beste bost zauritu izan dira Bizkaian gaur jazotako beste bi auto istripuetan. Loiu eta Derio arteko errepidean motorista bat irten da zauriturik eta Larrabetzun lau pertsonek arin zauritu dira lau autoen arteko talka baten ondorioz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun