Eguna 10:00etan hasiko da, Angeluko Hardoytarrak esku-pilota eskolak antolatutako pilota partidekin. Etxekoek Getxoko Esku Pilota eskolakoen aurka jardungo dute. Fadurako Igeriketa Klubeko gazteenak, berriz, Angeluko Igeriketa Olinpikoaren aurka jardungo dute. Era berean, Getxo Rugbyko beteranoek angeluar taldearen aurkako norgehiagoka egingo dute 11:00etatik aurrera, Stade Girouettes joko-eremuan. Arratsaldez, lehiaketak 16:00etan hasiko dira berriro. Getxo Surf Taldeko kideak Angeluko surflariekin arituko dira “plage du club” hondartzan.
16:00etan, zesta punta izango da Angeluko Euskal Jaiko protagonista. 17:00etatik aurrera, Angeluko “La barre”n beteranoen estropada, Angeluarrak eta Itxartu Dantza Taldea dantza taldeen erakustaldia, eta herri bietako herri kirolen elkarteko kideen eskutik indar jokoen erakustaldia izango da.
Senidetze eguna “Salle Saint Jean”en bukatuko da, sari banaketarekin (19:00) eta despedida afariarekin (19:30).