Gose grebari utzi dio Paul Asensiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 21a, 13:05

Paul Asensio Algortako semea eta Barrikako auzokideak utzi egin dio irailaren 1ean Ocaña I espetxeko beste euskal preso politikoekin batera abiatutako gose grebari. Presoek ostiraleko gauean ekin zioten berriro elikatzeari, espetxeko bizi baldintzak eta komunikazioak hobetzeko zuzendariak hartutako konpromisoaren ostean. Presoek hainbat arazok bultzatuta hasi ziren protesta, besteak beste: aurrez aurreko bisita intimoak eta elkarbizitzakoak asteburuetan debekatuak izatea, lan egiten duten presoen senideei bisita horiei ezinezkoak eginez; preso gaixoek manta elektrikoak eta botika nahikorik; ziegako kalefakzioa behar dutenean piztu ahal izatea eta ez soilik eguneko bi orduz egun bezala; lanak direla eta gimnasioa itxita dagoen bitartean bestelako jarduerarik ahalbidetzea. Bestalde, AAMk nazio manifestazioa deitu du urriaren 4arako, "salbuespen egoerari erantzuteko". Hitzordua Bilboko Aita Donostia plazan jarri dute, 17:30ean . Argazkian, egunotan eskualdea zeharkatzen dabil UK Martxako hainbat kide Paul Asensioren eta beste preso batzuen erretratuak daramatzatela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun