Bi atentatu izan dira bart Euskal Herrian. Alde batetik, gauerdian 82 kilo lehergailu ei zuen bonba-auto batek eztanda egin du Gasteizko Vital Kutxako egoitzaren aurrean, zauriturik eragin gabe. Aurretik, 23:15ak aldera, ETAren izenean hitz egiten zuela zioen pertsona batek lehergailuaren berri eman zion Gasteizko Udaltzaingoari, telefonoz. Beste aldetik, goizeko 4:30ean beste bonba-auto batek leherrarazi dute Ondarroako ertzain-etxearen ondoan. Bertan, hiru ertzain eta beste lau pertsona zauritu ditu eztandak, Herrizaingo Sailak nabarmendutakoaren arabera, aurre abisurik ez delako egon. Ertzainetariko bati ebakuntza egingo diote atzamar batean baina beste guztiak zauri arinak izan dituzte. Argazkian, maiatzaren 19an Areetako Abrako Itsas Erret Klubaren aurka egindako atentatuaren ostean, hainbat ertzain eremua ikuskatzen.