Motorista bat zauritu da Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 21a, 22:27

Motozikleta baten gidaria zauritu da gaur Lemoizen izandako auto istripu batean. I.M.R. 27 urteko mutil gaztea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, Bi-3152 errepidean izandako ezbeharraren eraginez. Istripua arratsaldeko 4:45ak aldera jazo da eta gazteak Yamaha YZF markako motozikleta gidatzen zebilen, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bestalde, atzo Ertzaintzak gidari bat atxilotu zuen Erandion alkoholaren eraginpean gidatzen zuelakoan. Guztira hamasei izan dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan asteburu honetan polizia autonomikoak alkoholaren aurkako kontroletan atxilotu dituen gidariak. Azkenik, euskal errepideetan hildako bat izan da gaur goizean. Izan ere, Oñatin gizonezko bat harrapatu du auto batek eta horren ondorioz gizona hil da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun