Sopelako
Munarrikolanda mendi taldeak Pirineoetara ohiko irteera antolatu du irailaren 27a eta 28ko astebururako. Larunbatean, hasteko, Atxerito (2.358 metro) igoko dute. Bertako ibilbidea Guarrinza haranetik hasiko da (Oza Oihana) eta mendiaren hegoaldetik egingo dute. Handik Lintza aterpera jaitsiko dira afaldu eta lo egiteko. Igandean, berriz, Hiru Erregeen Mahia igoko dute, ohiko bidetik. Autobusa, larunbatean goizeko 6:00etan abiatuko da Sopelako Pedro deuna elizaren ondoan dagoen geltokitik. Algortatik hamar minutu beranduago igaroko da, Getxo IiInstitutu ondoan dagoen Zubiletako autobus geltokitik. Bidaia osoak 65 euro balio du bazkideentzat eta 70 euro bazkide ez direnentzat, bi kasuetan garraioa eta mantenu erdiko erregimena barne direla. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.