Larunbatetik iganderako gauean bi zartarazi zituzten: lehena Gasteizen Vital Kutxaren egoitzaren aurka, eta inor zauritu ez bazen ere, kalte material handiak eragin zituen. Bigarrena, goizeko lau eta erdiak aldera, Ondarroako (Bizkaia) Ertzaintzaren polizia etxearen kontra. Bigarren horretan ez zuten abisurik eman, eta hamar lagun zauritu ziren. Horietatik bik jarraitzen dute erietxeetan, pronostiko erreserbatua duen ertzain batek eta traumatismoak dituelako ebakuntza egin behar izan dioten 15 urteko neska gazte batek.