Udaletxeen aurrean elkartzera deitu du Eudelek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 22a, 12:32

Gaur goizaldean, Santoñan (Kantabria, Espainia) Luis Conde de la Cruz brigadaren heriotza eragin duen atentatua eta azken 24 orduetan izandako beste biak gaitzesteko gaurko, irailak 22, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak deitu ditu Eudelek. Horiek 12:00etatik 12:15era egingo dira. Bestalde, "gure herriak jasaten duen indarkeriak eragindako heriotz bat" gertatzen den egunaren biharamunean kontzentrazioak egin ohi ditu Bakearen Aldeko Koordinadorak. Eskualdean, Algortako Telletxe, Areetako Xake, Astrabuduako Josu Murueta, Erandioko Irailaren 23a eta Sopelako Udaletxe plazetan izaten dira, lehenengoa biak kenduta (19:30ean egingo dute), beste guztiak 20:00etan. Aurretik, goizez, Leioako Irlandesas ikastetxean (11:00), Barandiaran institutuan (11:15) eta Leioa eta Erandioko campusean (11:45) egin ohi dituzte kontzentrazioak. Argazkian, aurreko batean, kontzentrazio isila Getxoko udaletxe aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun