Aministiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
6 pertsona atxilotu dituzte goizaldean Behe Nafarroan
Gaur goizean behe nafarroan hasi den polizia operazio Parisen aginduz burutzen ari operazioa. Atxilotuetako batek 77 urte ditu eta bere osasun egoera oso delikatua da. Arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea burutuko da Larzabalgo biribilgunean atxiloketen aurka.
Informazioa:
Atxilotuak 6 dira guztira eta une honetan Donapaleu eta Garaziko polizi etxeetan aurkitzen dira. Kalez jantzitako poliziak joan dira atxilotuen etxeetara eta miaketarik egin gabe atxilotu dituzte.
Atxilotuetako 4 hauek dira:
Jean Marie Irigoien (Ibarlan)
Gerard Ihidoei (Uharte Garazin)
Alfred Uhart (Bunuze). 79 urte ditu
Arño Harispuru (Ibarlan)
Agindua Parisetik etorri dela adierazi dute eta gaizkile taldeko kide izatea egozten diote.
Atxilotuetako bat Arño Harispuru da, 77 urte ditu eta gure kezka adierazi nahi dugu aurrez ere osasun arazoak izan dituelako.
Momentuz hau da dugun informazioa.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Beste behin ere frantziar gobernuak errepresioaren aldeko apostu itsua egiten duela argi utzi du operazio honekin. Okupazio indarrek Euskal Herritarrak atxilotu eta espetxeratzen jarraitzen dute, gatazkaren izaera politikoa ukatuz eta konponbide demokratiko bati ateak itxiz.
Espainiar eta frantziar gobernuei bide errepresiboak alde batera uzteko eskatu nahi diegu eta herritarrei dei egiten diegu atxiloketa hauen aurrean mobilizatzeko.