Leioako Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, bikote batek, "hinduak edota errumaniarrak", engainuen bidezko lapurretak agiten ari dira zonaldean. Gehienbat pertsona nagusiak eta bakarrik doazen oinezkoak izaten dira biktimak, gaineratu dutenez. "Atzerritarrak direnez hizkuntza erabiltzen dute aitzakia bezala eta herritarrei galdetzen diete ze billete erabili behar duten gasolina-zerbitzuguneetan. Momentu horretan diru atzerritarra erakusten dute -dolarrak batez ere-. Biktimak ezetz esaterakoan, euroak erakusteko eskatzen diote horri eta ateratzerakoan billetea eskutik kendu eta korrika irtetzen dira", azaldu dute polizia iturriek. Horrekin batera, bitxiak edota urrezko objektuak erakusteak duen arriskuaz ohartarazi du Udaltzaingoak, "indarra erabiliz lapurtu ditzaketeelako". Argazkian, inguruko udalerrietako udaltzainekin elkarlanean ari dira Leioakoak, lapurrak ahalik eta arinen harrapatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!