Mantenimendu lanetarako prestakuntza emango du Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 23a, 13:18

Getxoko Behargintza zentroak hezkuntza plangintza berria jarriko du martxan, Oinarrizko Errenta jasotzen duten lagun edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin gizarteratzeko hitzarmena daukaten familietako kideentzat, beti ere gutxienez eskolatasun ziurtagiria baldin badute. Programan parte hartzen dutenek mantenimendu zerbitzuei (elektrizitatea, lorazaintza, igeltserotza, galdarak) buruzko hezkuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute eta Getxoko Udalak egingo dien sei hilabeteko kontratu baten bidez lan esperientzia lortuko dute, tokiko iturriek adierazi dutenez. Era berean, heziketa amaitutakoan, gutxienezko maila lortzen duten ikasleak alorreko enpresetan praktikak egitea ere ahalbideratuko da. Aldi berean, programa osoan zehar, parte hartzaileek laguntza pertsonalizatua edukiko dute, norberaren gizarteratze plana egin ahal izateko. Argazkian, Getxoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Garapeneko Zentroa.

Programa honetan parte hartzeko informazioa eta izena emateko epea irailaren 29tik urriaren 15era arte arte egongo da zabalik, 10:00etatik 13:30era. Interesatuek informazio gehiago Behargintzan eska dezakete, Algortako Martin Deuna kaleko 17. zenbakian, 944 660 140 telefono zenbakian edo behargintza[abildua]getxo.net posta elektronikoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun