Zigor Goikoetxea gazte getxoztarra Navalcarneroko (Madril, Espainia) espetxetik atera egin dutela jakinarazi diete bere etxekoei, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Dena dela, oraindik non dagoen, ezta nora daramaten ere ez dakitela zehaztu dute. Navalcarnerora eraman zutenetik bakartuta eduki dute Goikoetxea. Eta horregatik hainbat protesta egin dituzte espetxe barruan, getxoztarraren egoera salatu eta isolamendutik atera dezaten eskatzeko, bertan dauden gainontzeko euskal preso politikoak, Joseba Elorriaga algortarra horien artean dela. Baita protestak egiteagatik denak zigortu ere. Argazkian, Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko, abuztuaren 26an egindako manifestazioa / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!